Autobus Zerbitzua

Gure ikastolan Txatxalin Ikasleen Guraso Elkarteak antolatu eta kudeatzen du garraio zerbitzua.

Ikasturte honetarako ezarri ditugun helburuen artean ondokoak azpimarratu nahi ditugu:

  • Urrun bizi diren ikasleei zerbitzu egokia eskaintzea. Honetarako 2 autobus kontratatu dira IZURIETA enpresari.
  • Garraiorako eskubiderik ez daukaten ikasleentzat, zerbitzuaren kostua hain garestia izan ez dadin ahalegintzea. Ikasturte honetarako Algorta eta Leioako ibilbideak betetzeko autobus bi mantentzen dira.
  • Ikasleen jokaera egokia lortzea geltokietan eta autobus barruan. Honetarako umeek oso ondo ezagutzen dituzten bi zaintzaile kontratatu dira.
  • Ikastolan edo geltokietan umerik bakarrik ez gelditzea. Ikasturte hasieran autobusaren erabilerarako arautegia banatuko da.
  • Autobusetako gidariak euskaldunak izatea. Izurieta eta San Millán enpresei eskatzen zaie.

Garraio erabileraren arautegia:

  1. Garraioaren kostua osorik ordaindu behar da beti (hamar hilabeteak), apuntatzerakoan jarlekua gordetzen delako.
  2. Ez Hezkuntza Sailak ezta ikastolak ere, ez dute geltoki aldaketarik baimentzen, beraz, ikasleek igo diren geltoki berean jaitsiko dira ikastolara joan-etorria egiterakoan. Edozein aldaketa TXATXALINi idatziz eskatuko zaio.
  3. Geltokietan, umeek espaloitik jaitsi barik itxaron behar dute autobusa gelditu eta ateak zabaldu arte.
  4. Ikasle bakoitzak badauka bere jesarlekua, hortaz, ez dute presaka eta bultzaka ibili behar sartzeko.
  5. Oso garrantzitsua deritzogu gurasoek autobuseko arduraduna abisatzeari, honek jakin dezan umea arratsaldean autobusean ez bada bueltatuko.
  6. Gogoratu oso garrantzitsua dela, gurasoak ordurako egotea umeak itxaroten, hauek jaisterakoan bakarrik aurki ez daitezen. Gurasoak geltokian ez badaude, umeek zaindariarekin jarraituko dute ibilbideko azken geltokiraino eta hara joan beharko dute bila.

Autobusen geltoki eta ordutegiak honako hauek dira:

1. AUTOBUSA

08:55 TXOPOETA-LAMIAKO 16:35 AMBULATORIO AREETA
08:58 AREETA ANBULATEGIA 16:40 S.ANA-G.IBAIONDO
09:00 S.ANA-G.IBAIONDO 16:45 PUENTE COLGANTE
09:05 PUENTE COLGANTE 16:48 KIOSKO MORALEJA
09:08 KIOSKO MORALEJA 16:50 PLAZA AJEDREZ
09:10 PLAZA AJEDREZ 16:55 GOBELAURRE
09:15 TXOPOETA-LAMIAKO

2. AUTOBUSA

08:50 GOBELAURRE 16:37 GETXO I (LOS PUENTES)
08058 GETXO I (LOS PUENTES) 16:42 ALGORTA SARRIKOBASO
09:00 ALGORTA SARRIKOBASO 16:45 ALGORTAKO GASOLINDEGIA
09:08 ALGORTAKO GASOLINDEGIA 16:50 GOBELAURRE