Datorren 2017-2018 ikasturtean 23 ume egongo dira bi taldetan banatuta.
Umeekin egunean zehar egongo diren pertsonak eta beren ordutegiak hauexek izango dira:
- Irakaslea: 9:30etatik 13:00ak arte eta 15:00etatik 16:30etara.
- Laguntzailea: 9:30etatik 12:00etara eta 15:00etatik 16:30etara.
- Jantokiko laguntzaileak: 13:00etatik 15:00etara.
Urte biko umeek, ikasturtearen hasieran, sarrera mailakatua izango dute haien adaptazio prozesua errazteko.
Sarrera Mailakatua
- Irailaren 7 eta 8an gurasoekin elkarrizketak egingo ditugu. Gurasoak egokitu zaizuen orduan etorri beharko zarete zuen umearekin ikasturteko lehenengo bilerara. Horretarako ezinbestekoa da galdeketa-orriak beteta ekartzea eta zerrendan agertzen den materiala ere bai. Egun horretan umea zuekin etorri eta, batzarra bukatzean, zuekin joango da.
- Irailaren 11 eta 12an bi azpitalde etorriko dira ordu desberdinetan. (1. taldea 9:30etatik 11:00etara eta 2. taldea 11:30tatik 13:00etara)
- Gurasoak, hasieratik ez bada ere, gelatik kanpo egongo zarete.
- Irailaren 13, 14, 15 eta 18an talde biak osorik bi orduz egongo dira 9:30etatik 11:30 etara.
- Umeen bila zatoztenean, kanpoko atean itxaron beharko duzue.
- Irailaren 19, 20, 21 eta 22an 9:30etatik 12:45etara talde biak osorik egongo dira.
- Umeen bila zatoztenean, kanpoko atean itxaron beharko duzue.
Jantoki Zerbitzuaren Hasiera
- Irailaren 25tik 29era jantokian geratuko dira denak, baina lo-kuluxkarik egin gabe. Bazkaldu ondoren etxera joango dira. Beraz, ordutegia 9:30etatik 13:30ak arte (edo bazkaltzen amaitu arte) izango da.
- Jantokian geldituko ez diren umeak, egun hauetan, 13:00etan irtengo dira.
- Umeen bila zatoztenean, kanpoko atean itxaron beharko duzue umea irten arte.
- Urriaren 2tik aurrera ordutegi arrunta izango dute, hau da, 9:30etatik 16:30ak arte.
- Ikastolan bazkaltzen geratuko ez diren umeak 13:00etan irtengo dira.
Autobus zerbitzua ez da ordutegi berezi honetara egokituko, beraz zuek ekarri edo/eta eraman beharko duzue umea.