Ezkolaz Kanpoko Jarduerak

Eskolaz kanpoko ekintzak Txatxalin Guraso Elkartearen ardurapean antolatzen dira ikastolan eta 2017-2018 ikasturterako hurrengo helburuak jarri ditu:

  • Ikasleek jolas-ekintzak egiteko aukera zabala izatea eta Euskal Herriko kulturarekin zerikusia duten kanpoko ekintzak eskaintzea.
  • Kanpoko ekintzen eskaintza gehitzea. Zuzendaritzarekin hitz egingo dugu ikastola barruan leku gehiago topatzeko.
  • Zerbitzu hau ondo funtzionatzea inplikatuta gauden guztion partez. Arauak jakinaraziko ditugu.
  • Ikastolako ume guztiek eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartu ahal izatea. Horregatik ekintzak ez dira  18€ baino garestiagoak izango.
  • Ikasturte honetan kirol talde bat osatzeko aukera proposatu da, baina, ikastolako ikasle kopuru txikiaren ondorioz ezinezkoa izan da. Hala ere, kirola sustatzeko interesa dagoenez, Getxoko beste ikastetxeetako edo udaleko beste kirol taldeetan parte hartzeko aukera eskaini da.
  • MULTIKIROLAk duen eskaera handiari erantzunez, ekintza horretarako talde kopurua handitu da.
  • Beste ekintza berri batzuk eskaini dira baina arratsaldeetan egin behar zenez, ez da talderik osatu.

Getxoko Udalak murriztu du antzerkigintza eskaintza. Aurten eskaintzen die Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleei doan eskolaz kanpoko ekintza bezala.

Eleaniztasuna sustatzeko saiatu gara FUN ENGLISH ekintza aurrera eramaten baina ez da posible izan talderik osatu ez delako.

Bestalde, mendirako irteerak egiten jarraituko dugu.

Hona hemen ikasturte honetarako eskaintza eta  eman ditzakegun zehaztapen guztiak:

EKINTZA MAILAK ORDUA NON NOIZ
TXIKIRRITMOA HH3-HH4-HH5-LH1 14:00-15:00 GIMNASIOA Ostirala
PANDEROA LH2- 3- 4- 5-6 13:00-14:00 ERLIJIO GELA Asteartea
ZIRKOA LH2-3-4-6 13:00-14:00 GIMNASIOA Astelehena
ZIRKOA HH4-5-LH1 14:00-15:00 GIMNASIOA Astelehena
ANTZERKIA LH3-LH6 13:00-14:00 MUSIKA GELA Asteazkena
DANTZAMODERN LH4-5-6 13:00-14:00 GIMNASIOAN ostiralean
DANTZAMODERNa HH5-LH1 14:00-15:00 GIMNASIOAN Asteartea
XAKEA LH2-5 13:00-14:00 ERLIJIO Astelehena
ESKULANGINTZA LH2-3-4-5-6 14:00-15:00 PLASTIKA Ostirala
ESKULANGINTZA HH4-HH5-LH1 14:00-15:00 PLASTIKA Ostirala
MARGOGINTZA HH4- 5 14:00-15:00 PLASTIKA Asteartea
MARGOGINTZA LH3-4-5-6 13:00-14:00 PLASTIKA Asteartea
MULTIKIROLA LH1-2-3-4 13:00-14:00 GIMNASIOA osteguna
MULTIKIROLA LH5 13:00-14:00 GIMNASIOA Asteazkena
MULTIKIROLA LH6 13:00-14:00 GIMNASIOA Asteartea
ROBOTIKA LH2 13:00-14:00 LH5 Asteartea
ROBOTIKA LH4 14:00-15:00 LH5 Asteartea
ROBOTIKA LH6 13:00-14:00 LH6 Asteazkena
ROBOTIKA LH3-1 14:00-15:00 LH6 Asteazkena
ROBOTIKA LH5 13:00-14:00 LH5 Osteguna
ROBOTIKA HH4-HH5 14:00-15:00 LH5 Osteguna
INGLES&FUN HH5-LH1 13:30-14:45 HH4 Astelehena
INGLES&FUN HH3-HH4 14:15-15:00 HH4 Astelehena
INGLES&TOPICS LH3-4-5-6 13:00-15:00 ERLIJIO Osteguna
INGLES&TOPICS HH4-LH1-2 14:00-15:00 HH4 Osteguna