Goizeko Gela

 

GOIZEKO GELAKO ARAUAK:

  • Goizeko Gela familia eta lana uztartzeko asmoz sortutako zerbitzua da.
  • Goizeko Gela Guraso Elkarteak antolatzen eta kudeatzen du, baita pertsona zaintzailearen kontratazioaz arduratuko da ere.
  • Sarrerako ordutegia malgua izan daiteke, goizeko 7:45etatik 9:30 tara.
  • Umeek heldu batekin batera joan behar dute Goizeko Gela -raino, monitorea jaso eta haien sarrera ziurtatu dezan. Bere etxetik bakarrik datozen umeek, haien gurasoen edo tutoreen sinatutako baimen bat eman beharko diote monitoreari hurrengo azalpenarekin: nola bakarrik datozen eta Goizeko Gela erabiltzeko baimena duten. Horrela ez izatekotan, ez zaie onartuko Goizeko Gelan.
  • Ez dago baimendua Goizeko Gelan jatea, zeren eta jarduerak amaitutakoan klaseak ematen diren ikasgela da eta ez dauka garbiketa zerbitzu berezirik, gela baldintza egokietan uzteko. Honez gain, Goizeko Gelaren sarrera tartekatua da eta monitorea ezin da gosarien eta egiten diren jardueren arduratuta egon.
  • 2 urteko umeak euren egokitzapen aldia amaitutakoan hasiko dira Goizeko Gelaren zerbitzuaz gozatzen, eta ez lehenago.
  • Gainontzekoekiko arriskua suposatzen duten gaixotasunik duten haurrak ezingo dira Goizeko Gelara eraman.
  • Ikasturtea amaitu baino lehen, aurre izen-emate agiria banatuko da erabileraren aurreikuspen bat egiteko. Hilabetero zein astero erabileraren kontrola egingo da ohizko eta ez ohizko diren erabiltzaileen kontrola izateko. Goizeko Gela hilean zehar 10 egun baino gehiago erabiltzeko aurreikuspena baduzue monitoreari edo Guraso Elkarteari esan behar diozue, monitore gehiago behar diren aztertzeko.
  • Gaur egun,salneurriak hurrengo hauek dira:
  •  50,00€/hilabeteko (sartzeko ordua kontuan hartu gabe)
  •  5,00€ /eguneko (egun solteak)
  • Goizeko Gelaren kostua erabiltzaileen artean banatuko da.
  • Euren seme-alabak Goizeko Gelara eramaten dituzten gurasoek beharrezkoa den edozertan laguntza emango dute zerbitzuaren funtzionamenduaren mesedean.