Gure Ikastola

Gobela Ikastola Getxoko udalerriaren barneko Neguri auzoan kokatuta dago. Lerro bakarreko ikastola gara (maila bakoitzeko gela bat) 220 ikasle eta 20 irakasle ditugu.

Eraikuntza bakarra dugu eta bertan kokatuta daude:

  • Haur Hezkuntzako 5 gela
  • Lehen Hezkuntzako 6 gela
  • Gimnasio eta aldagelak
  • Liburutegia
  • Ingeleseko gela
  • Musika gela
  • balio anitzeko 2 gela
  • Kontsultorearen gela
  • Jantokia
  • Sukaldea (bazkaria hemen egiten da)

Gobela ikastola, Haur hezkuntza (2-6 urte) eta Lehen Hezkuntzako (6-12urte) zentroa da. Gure erreferentzia zentroa Bigarren Hezkuntzarako Artaza-Romo institutoa da.

Hizkuntza eredua “D” da; gaztelania eta ingelesa arlo moduan ematen dira. “ ikasturte daramagu eleaniztasuna proiektuarekin, LH5. eta 6. mailetan natura arloaren zati bat eta LH4. mailako plastika arloa ingelesez emanez.

Zentroaren Ordutegiak

  • Ohiko ordutegia:
    • Eskoleko eguna:  9:30 – 13:00 goizez eta 15:00 -16:30 arratsaldez.
    • Irakasleen erabateko arduralki: 13:00 – 14:00.
  • Lanaldi trinkoaren egunak:  9:30 – 13:30 (eskolako ordutegia) 9:00- 9:30 eta 13:30 -15:00 (esklusiboa).
  • Ikasleen jantokia: 13:00 – 15:00, lanaldi trikoaren egunetan 13:30-15:30
  • Gurasoen elkarrizketak irakaleekin: Asteartetan, asteazkenetan eta ostiraletan 13.00 – 14:00

Planoak

Beheko Solairua

Lehenengo Solairua

Bigarren Solairua