Ikasturte Hasierako Eskutitza

INFORMAZIO OROKORRA (2018-2019)

 

GURASOENTZAKO INFORMAZIO BILEREN DATAK:

Irailak, 20an  LH3 eta LH4

Irailak, 24an HH5 eta LH2

Irailak, 25ean HH4 eta LH6

Irailak, 26an LH1

Irailak, 27an HH3 eta LH5

 

GOIZEKO GELA: Ikasturte honetan gurasoen beharrizanei erantzuteko goizeko gelaren ordutegia zabaldu egin da eta 07:45etatik 9:30etara izango da. Haur Hezkuntzako 2 urteko umeek urritik aurrera erabili ahal izango dute zerbitzu hau.

 

AUTOBUSA: Guraso Elkartetik jakinarazi zaizuen moduan, ikasturte honetan autobus bakar bat izango dugu garraio zerbitzua betetzeko.

 

JANTOKIA: Berriak jaso arte, pasa den ikasturteko prezioak mantenduko dira, hau da, 4,60€ ohiko ikasle bazkaltiarrentzat eta 5,20 €, ezohiko ikasleentzat.

DIRU-LAGUNTZAK: Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzak (eskola materiala eta jantokirako) aurkezteko epea irailaren 17tik urriaren 19ra bitartean izango da. Mezu bat jasoko duzue eskatzeko modua azalduz.

IKASLEEN SARRERA ETA IRTEERAK:

  • Haur Hezkuntzako ikasleak sarrera nagusitik sartuko dira eta jantokiko (estalitako aldea) atetik irtengo dira.
  • Lehen Hezkuntzako ikasleak eskuineko aldeko (jolas parkean) atetik sartu eta irtengo dira.
  • Sarrera orduan euria izatekotan, ikasle guztiak jantokiko (estalitako aldea) atetik sartuko dira modu honetan: Lehenengo Lehen Hezkuntzakoak eta hauen atzetik, Haur Hezkuntzakoak.

Bai sarrera orduan bai irteera orduan, gurasoak kanpoan geratu behar dira eta umeak bakarrik edo haien irakasleak lagunduta sartuko dira. Berandu heltzekotan, irakasleari abisuaren bat eman behar izatekotan edo umeren bat ezin bada bakarrik bere gelara joan, idazkaritzara joan behar da esatera. 16:30etatik aurrera ez dago eraikuntza barruan sartzerik. Salbuespen modura, 2 urteko umeen gurasoek haien umearen irakaslearekin ikasgelan sartu ahal izango dira moldaketa-prozesuan.

BULEGOKO ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera 09:30-10:00/13:00-14:00/16:00-16:30

AMPA TXATXALINEN ORDUTEGIA: (garraioa, eskola orduz-kanpoko ekintzak, goizeko gela): Astearte eta ostegunetan 09:30etaik 12:00ak arte.(Arduraduna: Idoia Rivas)

JOLASTOKIAREN ERABILERA ESKOLA ORDUZ-KANPO: 09:30ak baino lehenago eta 16:30ak eta gero, ikasleak guraso edo haiek izendatutako pertsonen ardurapean egongo dira. Ordu hauetan jolastokia erabiltzekotan, guztiz beharrezkoa da instalazioak zaintzea bai istripuak eta kalteak saihesteko baita garbitasuna mantentzeko ere. Beste alde batetik, gogoratzen dizuegu ikastolan erretzea debekatuta dagoela baita animaliak sartzea ere.

 

OHARRA: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik jakinarazpen hau bidaltzea eskatu digute::

Babesgabetasun-zantzuak jakinarazteko betebeharra.

“Ikastetxe honek honako hau jakinarazten die gurasoei: Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko Eusko Jaurlaritzaren Legearen arabera (otsailaren 18ko 3/2005 Legea), ikastetxean uste bada ikasleren bat babesgabetasun-egoeran dagoela susmatzeko zantzuak daudela; hau da, uste bada ikasle horren zaintzaileek beren funtzioak betetzen ez dituztela, ikastetxeak egoera hori jakinaraziko die gizarte-zerbitzuei, legeak hala aginduta. Jakinarazpena eginez gero, horren berri emango zaio ikaslearen familiari”.