Jantokia

Jantokia

Eskatzen duten ikasleentzat jantoki zerbitzua  dago eskuragarri.

Bai menuen antolaketa bai egiteko beharrezkoak diren osagaiak Eurestek kudeatzen ditu, bazkaria eskolako sukaldean gure sukaldariek egiten dute.

Jantoki bat dugu hiru txanda egina:

  • 13:00- 13:45 Haur Hezkuntzako umeek
  • 13:10- 13:45 Lehen Hezkuntzako eta  1. zikloko umeek
  • 14:00-14:45 2. zikloko eta 3 zikloko umeek

Berriak jaso arte aurreko ikasturteko prezioak mantentzen dira.

  • Ohiko ikasle bazkaltiarra : 4,60€
  • Ikasle bazkaltiarra ez ohikoa: 5,20 €

Ordainketa hilero pasatzen diren 10 agiriren bidez egingo da, irailetik ekaina arte. Bi urtekoena izan ezik, hoiei 9 kuota, irailean egun batzuk bakarrik gelditzen direnez, urrikoarekin elkartzen zaie.

 

  • Ordainagiriak bankutik hileko 5ea inguruan pasatuko dira. Azkeneko hau kontuan izan, arren, agiriak atzera bota ez ditzaten. Itzulketak suertatu ezkero, umearen bidez jakinaraziko zaizue eta lehen bai lehen ikastolan bertan ordaindu behar duzue
  • Bazkaltiarrek nahitaez ordaindu beharko dituzte arestian adierazitako kuotak. Bi kuota ez ordaintzea, jantokiko plaza galtzeko arrazoia izango da.

 

Kuotak itzultzea:

Jantokiko kuotaren zati bat itzuliko da honako kasu hauetan:

 

  • Ikasle-kolektibo bat ez denean jantokira joaten aurrez onartutako eta programatutako jarduera osagarriak egin eta piknik zerbitzurik behar ez badute.
  • Bazkaltiarraren hutsegitea astebetez edo aste gehiagoz jarraian izatekotan, beti ere, gutxienez 48 ordu lehenago jakinarazten bada.

 

Bi kasu horietan itzuli beharreko zenbatekoa kasu bakoitzean ikasleak ordaindu beharreko kuotaren % 50 izango da.

 

  • Ikasle bazkaltiarrak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jantokiko bekarik jasotzen badu, ezin da inola ere ezer itzuli.
  • Eskola jantokiak funtzionatzen ez duen egunetan, itzulketak, hala badagokio, une horretan indarrean dauden Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzak emandako jarraibideen arabera egingo dira: % 100 ez badago, %50 pik-nik ematen bada.
  • Hileko kuotak berdin bananduta daudenez beraz itzultzeko kantitateak azkenengo erreziboan, ekainarena, eguneratuko dira.

 

Ohiko jankideen harrera

Zuzeneko kudeaketapean dauden eskola jantokietako funtzionamendurako araudiaren arabera (IG-/2012) ohiko jankideen harrera egiteko azken eguna urriaren 15a izango da.

Data hauen ostean ohiko jankide legez hartzea ikastetxe honetako ikasle berrientzat soilik izango da, hau da lekualdatzeak edota matrikula berrientzat baino ez.

Jantokiari buruzko edozein informazio nahi izanez gero, Estrellari galdetu bai telefonoz 944606209 bai emailez zuzendaritza@gobelaikastola.eus

Menuak

Menuak esteka honetan ikusi dezakezue, gureak “in situ” dira bazkaria hemen egiten delako

Edozein ikaslek dieta berezi bat behar izatekotan, medikuaren agiria ekarri behar du. Anafilaktikoa baldin bada, larrialdietako txoztena eta botika, ikastolan utzi behar du.

Behin behineko dieta biguna edo garbia, egunean eskatzen da.

Informeak

Hiruilabetean behin familiek ikasleen txostenak jasoko dituzte. Ondo bazkaltzen duen , bere portaera monitorekin eta lagunekin egokia den eta heziketa ona adierazten duen jakiteko da.

Adierazle baten batean keska egotekotan familiekin harremanetan jarriko genuke, berria emateko eta laguntza eskatzeko.

HH2ko bazkaleek egunero agenda eramaten dituzte.