Ikastolako liburutegia astean lau egunetan zabalduko da Lehen Hezkuntzako jolasaldi orduan, hau da, 11:00etatik 11:30etara, maileguak egiteko eta, baita, berton irakurtzen egoteko ere. Gainera, eguerditan ere, 14:30etatik aurrera zabalduko da. Bestelako bizitasun bat emateko asmotan, ondoko ekintzetako batzuk abian jartzeko asmoa dugu:
- “Istorioen gurditxoa”: Jolastorduetan liburu batzuk atera gurditxo batean, nahi duenak bertan irakurtzeko (mailegurik ez). Ikasle nagusi batzuk ardura hartuta.
- Zerbaiten inguruan asteak: urteurrenak, liburu, gai edo idazle baten inguruan…
- Beste batzuentzako irakurketak antolatu.
- Aitite-amamak gonbidatu beraiek irakurtzeko, pasadizoak irakurtzeko… (eguerdietan zein goizean)
- “Irakurleen ehiza”: Ikasle batzuk besteak “ehizatu” (argazkia egin) irakurtzen (patioan, liburutegian…) collage bat osatzeko
- Liburuetatik filmetara (Matilda, Txarlie eta txokolate fabrika, Pippi Galtzaluze, Bostak seriea…)
- Liburuen kritika txokoa.
- Liburu galduaren bila: Astebeteko kanpaina moduan, egunero pista bat emanda.