Matrikula 2018-2019

2018- 2019  ikasturterako matrikulazio epea zabalik egongo da

Urtarrilaren 29tik Otsailaren 9ra 14:00etan

Gure ikastola erakusteko eta matrikulazioari buruzko informazioa emateko

Urtarrilaren 24an, 17:00etan

bilera bat egingo dugu

GUZTIAK ZAUDETE GONBIDATUTA.

Hemen duzue Eusko Jaurlaritzako web orrialdera joateko linka:

Ikasleen onarpena 2018-2019 ikasturterako (Haur, Lehen eta DB Hezkuntza). Egutegia, onarpen-epea eta jarraibideak (Agindua)

 

Egutegia

  • Izena emateko eta eskaerak aurkezteko epea:
    • On-line: Urtarrilaren 29etik otsailaren 8ra (24:00an)
    • Ikastetxean: Urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra (14:00etan)
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: Otsailaren 20an
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: Martxoaren 1ean
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: Martxoaren 8ra arte
  • Eskabideari uko egiteko: Martxoaren 8ra arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzeko: Martxoaren 22an
  • Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak): Apirilaren 11an
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: Apirilaren 23ra arte

 

Baremazioa

1/2008 DEKRETUA, URTARRILAREN 9KOA,  ERANSKINA

IRIZPIDEAK ETA BAREMOA

A) FAMILIA-UNITATEAREN URTEKO ERRENTA (KONTZEPTU METAGARRIAK DIRA, HARIK ETA ATALEKO GEHIENEZKO PUNTUAZIOA LORTU ARTE).

– Puntuazioa, familia-unitatearen diru-sarrerei erreparatuta:  0,5 puntu.

Urteko aginduek zehaztuko dute zer errenta jaso behar  diren puntuazio hori lortzeko.

– Eskatzailea ez den adingabeko seme edo alaba bakoitzeko:  0,25 puntu.

Atal honetan gehienez lor daitekeen puntu-kopurua:  1,5 puntu.

B) BIZILEKUAREN GERTUTASUNA (KONTZEPTU HAUEK EZ DIRA METAGARRIAK)

– Eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan izatea  ikaslearen bizilekua: 5 puntu.

– Eskatutako ikastetxearen eragin-eremu mugakideren batean izatea ikaslearen bizilekua: 2 puntu.

– Eskatutako ikastetxea dagoen herrian izatea ikaslearen bizilekua, baina haren eragin-eremutik eta eremu mugakideetatik kanpo: puntu 1.

– Ikasleak bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, baina ikastetxea

kokatuta dagoen udalerritik eta eragin-eremu zein eremu mugakideetatik kanpo. 0,5

– Eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan izatea ikaslearen lantokia edo haren aitaren, amaren edo lege ordezkariaren bizilekua: 2 puntu (Puntu horiek batera ezinak dira ikaslearen aita, ama edo lege-tutorea eskatutako ikastetxean lan egiteagatik ematen diren puntuekin).

Atal honetan gehienez lor daitekeen puntu-kopurua: 5 puntu.

C) Ikastetxean ikasten edo lan egiten duten senideak izatea (kontzeptu hauek ez dira metagarriak.)

– Eskatutako ikastetxean edo atxikitakoren batean matrikulatutako neba edo arreba bat edo gehiago izatea: 9 puntu.

– Eskatutako ikastetxean lan egitea aitak, amak edo lege-tutoreak: 7 puntu.

Atal honetan gehienez lor daitekeen puntu-kopurua: 9 puntu.

 D) BESTE IRIZPIDE BATZUK (KONTZEPTU HAUEK EZ DIRA METAGARRIAK.

– Kategoria orokorreko familia ugariko kide izatea: puntu 1.

– Kategoria bereziko familia ugariko kide izatea: 1,5 puntu.

– Ikasle eskatzailea familia-harreran egoteagatik: puntu 1.

– Minusbaliotasuna izatea (kontzeptu honengatik, gehienez, 2 puntu lor daitezke.)

Minusbaliotasuna ikasleak badu: 2 puntu.

Minusbaliotasuna ikaslearen aitak, amak, lege-tutoreak edo neba nahiz arrebaren batek izatea: puntu 1.

– Familia unitateko kideren bat eskatutako ikastetxeko kooperatiba-bazkide izatea: puntu 1.

– Ikastetxeko Eskola Kontseiluak edo Ordezkaritza Organo Gorenak askatasunez erabakitako irizpideen arabera; gehienez puntu 1.

Ikasle ohien seme-alabak badira: 1 puntu.

Seme-alabarik nagusia bada: 1 puntu. Bikiak izanda, biek 1 puntu